Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 11ko bilkuran, Zuiako Udaleko administrazio publiko elektronikoaren ordenantzari hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Erabaki hori jendaurrean egon den bitartean ez zen ordenantzaren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hori dela-eta, erabaki hori behin betiko bihurtu da, halaxe xedatzen baitu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 49 c) artikuluan. Aipatutako 7/1985 Legearen 70.2 artikuluak ezartzen duenari jarraituz, oso-osorik ematen da argitara onartutako ordenantza, eta argitaratzen denetik sartuko da indarrean. Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Goiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzietako Atalaren aurrean. Horretarako 2 hilabeteko epea egongo da iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluaren arabera.